Ziklo-kroseko Gipuzkoako txapeldunak dira Aimar Erostarbe eta Markel Uriarte

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 9a, 16:27

Markel Uriarte (ezkerretik hasita hirugarrena) eta Aimar Erostarbe (zazpigarrena) podiumean. (Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa)

Markel Uriarte aretxabaletarra master 30 kategorian Gipuzkoako txapelduna da eta Aimar Erostarbe oñatiarra, berriz, 23 urtez azpikoetan.

Domeka goizean egin zen Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa, Ormaiztegin, eta Espainia mailako txirrindulariak lehiatu ziren. Aimar Erostarbek eta Markel Uriartek euren mailetako goiko postuetan sailkatzea lortu zuten, eta Gipuzkoako lehen postua lortu zuten biek ere. 

Aimar Erostarbek 23 urtez azpiko mailan hirugarren izan zen eta Gipuzkoako lehen postua lortu zuen. Haren helburua ez zen irabaztea; hortaz, oso gustura gelditu da emaitzarekin. "Oso lasterketa gogorra izan zen, lokatz askokoa", adierazi zuen Erostarbek. Markel Uriarte, berriz, Espainia mailan bigarren sailkatu zen, David Hidalgoren atzetik, eta, Erostarbe bezala, Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak