Lehengo eta oraingo gudarien omenezko urteroko igoera egin dute Intxortara

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urt. 8a, 17:12

Eguraldia lagun izan ez badute ere, Elgeta, Bergara, Arrasate eta Elorrioko herritar ugari elkartu dira Intxortan 'Ez dugu izaterik aske haiek gabe' lelopean, gudariei omenaldia egiteko. Hitzartzea egin ostean, iraganeko eta gaur egungo egoeraren analisi politikoa egin dute.

Herri ezberdinetako herritarrek osatutako 50 pertsona inguruko talde bat igo da urtero legez urtarrileko lehen igandean Intxortara gudariei omenaldia egiteko. Euria eta hotza izan dituzte bidelagun, baina giro horri aurre egiteko salda banatu dute musikak lagunduta.

Ondoren, gudarien omenezko hitzartzearen txanda izan da. Hurrengo hitzak irakurri dituzte, besteak beste: "Iraultzarako grinak hauspotu zituen gudariak, askatasuna amets zutelarik aurre egin zieten zapaltzaile eta tiranoei. [...] Haien ametsak betirako dira gureak, herriarenak: Euskal Herri aske, euskalduna, sozialista eta feminista amesten jarraituko dugu!".

Iraganeko eta gaur egungo egoeraren analisi politikoa ere egin dute bertaratu direnek talde argazkia egin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak