2023ko plastiko bilketen egutegia argitaratu du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 5a, 12:53

Belar bolak, belardian.

Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak, baserri inguruetan sortutako plastiko bilketarako egutegia argitaratu du. Eskoriatzan eta Elgetan aurrez deitu beharko da lekua zehazteko. Honakoak izango dira batuko diren plastiko motak: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria.

Plastikoez batera, jasoko diren sokak zaku batean ondo bilduta ateratakoak bakarrik jasoko direla adierazi du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak. Puntu horretan plastikoa txukun ez badago, bilketa ez dela egingo jakinarazi dute.

Plastikoa ateratzeko egunei dagokienez, honakoak izango dira: Urtarrilak 24, otsailak 28, martxoak 28, maiatzak 23,  uztailak 18,  irailak 26, urriak 24 azaroak 28 eta abenduak 26. Arratsaldez utzi beharko dira plastikoak, honako lekuetan, baina, beste nonbait nahi duenak, edo bilketa lekuren bat aldatzea nahi duenak telefonoz deitu dezake 943 76 25 47 zenbakira.

Bilketa lekuak:

Aretxabaletan: Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara; Bañuetxe, Mendiolako bide parean; eta Oroko bidegurutzean.

Antzuolan: Ekarpen gune ondoan.

Oñatin: Zanartu, Zuazola inguruan; Murgialdai, Asentsio ermitan; Olabarrieta, autobus geltokian; eta Musika Eskola gainaldean.

Bergaran: Ugarrixa, granja parean; Muinondo, trenbide ondoan; eta San Juan auzoko eliza aurreko plazan.

Plastiko bilketa leku hauez batera, noiz behinka, (aurrez derrigorrez telefonoz deitu behar da, bestela ez da pasatzen): Arrasaten: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan; Eskoriatzan eta Elgetan adostutako lekuan; Gatzagan: Dorletako bidegurutzean; eta, Bergaran: Elosun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak