Elorriok eta Ariznabarrak irabazi dituzte Bixente Etxeandia txapelketak

Mireia Bikuña 2022ko abe. 29a, 13:00

2014koetan Elorriok irabazi du, UDA A taldearen kontra, penalti jaurtiketatan. 2013koetan eta 2012koetan, Ariznabarra gailendu da, Bergara D eta UDA D taldeak menderatuz, hurrenez hurren.

2014koen txapelketan UDA A eta B taldeek, Lazkaok eta Elorriok jokatu dute. Finala Elorriok eta UDA Ak jokatu dute, eta arauzko denboran hiruna berdindu ostean, penalti jaurtiketak zehaztu dute irabazlea. Bizkaitarrak gailen dira 3 eta 1.

Kontsolazio finalean, UDA B izan da nagusi, Lazkaori 6-5 irabazi ostean.

Hortaz, horrela geratu da sailkapena: 1. Elorrio, 2. UDA A, 3. UDA B eta 4. Lazkao. 

Ariznabarrak bi irabazi ditu

2013ko eta 2012ko txapelketetan Ariznbarra izan da txapeldun. Bi finaletan emaitza berdina lortu dute: 4-1 nagusitu dira, Bergara D-ren eta UDA D-ren kontra, hurrenez hurren.

2013koen kontsolazio finalean Aloña B-k irabazi dio Arrasate A-ri, 2-0. Aldiz, 2012koen kontsolazio finalean UDA A gailendu zaio Arrasate E-ri, 4-3.

Hori horrela, 2013koen azken sailkapena, hala geratu da: 1. Ariznabarra; 2. Bergara D; 3. Aloña B, eta 4. Arrasate A.

Eta, 2012koen sailkapena, honela: 1. Ariznabarra; 2. UDA D; 3. UDA A; eta 4. Arrasate E.

'Eskua' sariak

Adinaren arabera txapelketatan parte hartu duten taldeak saritzeaz gain, beste hiru sari banatu dituzte antolatzaileek: Eskua sariak, hain justu ere. "Baloreak" hartzen dira aintzat sarituak aukeratzeko.

2014koen txapelketan UDAko Unax Davila saritu dute, "esfortzuarengatik, talde-lanarengatik eta ausardiagatik". 2013koan Aloñako entrenatzailea Joseba Larrea izan da saritua. "Aloñako talde guztiak entrenatzen egon da. Bere konpromisoa aitortu gura izan dugu", esan dute antolatzaileek. 

Azkenik, 2012ko txapelketan UDAko Unai Romari eman diote Eskua saria. "Oraintsu hasi da futbolean, eta denbora gutxian izan duen bilakaera eta erakutsi duen konpromisoa saritu gura izan dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak