Bost San Silvestre lasterketa aukeran urtea agurtzeko

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 28a, 13:10

Aretxabaletako San Silvestre lasterketa.

Abenduaren 31n, debagoiendar mordoak agurtuko du urtea korrika eginez. Izan ere, azken urteotako zailtasun eta gorabeherak gaindituta, San Silvestre lasterketetako antolatzaileek erabateko normaltasunarekin antolatu ahal izango dituzte lasterketak, eta pandemia aurreko guztiak errekuperatu dituzte.

Abenduaren 31n, goizean egingo dituzte Musakolako San Silvestre proba (12:00) eta Bergaran egingo dutena, trail formatuduna (12:00). Bergarako dortsalak agortuta daude jada, baina Musakolan goizean bertan eman ahal izango da izena, Legarre plazan, eta gaztetxoendako lasterketa ere antolatuko dute (10:00).

Arratsaldean hiru

Arratsaldean, berriz, Oñatin (16:30), Eskoriatzan (17:30) eta Aretxabaletan (16:45) egingo dituzte lasterketak, eta horietan guztietan lasterketa aurretik eman ahal izango da izena. "Izen-ematean pazientzia apur bat eskatzen diegu korrikalariei", dio Oñatiko lasterketako antolatzaile Asier Osinagak. Oñatikoa 16:30ean hasiko dute (5 euro) eta korrikalariei txano bana emango diete lasterketa egiteko. Eta, ondoren, hainbat otarre zozketatuko dituzte. "Helburua da arratsaldea girotzea eta urteko azken egunari beste ukitu bat ematea; gogoz gaude". Hala, Oñatin ere gaztetxoendako lasterketak egingo dituzte, 16:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak