Ternuak eta Euskal Mendizale Federazioak akordioa berritu dute

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 22a, 12:48

Ternuako eta Euskal Mendizale Federazioko ordezkariak akordioa iragarri duten ekitaldian. Argazkia: Ternua

2024ra arte luzatu dute kontratua eta akordioari esker, Ternuak mendi eskiko, mendi lasterketako, eski nordikoko eta alpinismoko selekzioak jantziko ditu. Biak ala biak pozik azaldu dira lortutako hitzarmenaren ondoren.

Ternuak Euskal Mendizale Federazioak dituen 240 kirol elkarte baino gehiago janzten jarraituko du. Horrela adostu dute bi erakundeek, eta ondorioz, Ternuak 38.000 federatu babesten segituko du. Ternuako zuzendaritzatik harro sentitu dira tratua eta gero: "Oso harro gaude gure lurraldeko kirolari handiak janzteaz, arrakasta handia lortzen ari baitira bai estatuan bai nazioartean".

Euskal Mendizale Federaziotik ere ez dute momentua pasatzen utzi eta Ternuak ekoizten dituen arropak goraipatu dituzte: "Oso pozik gaude marka hau jantzi ahal izateagatik bere teknikotasun maila altuagatik eta, gainera, modu jasangarrian ekoiztutako jantziak direlako".

2010ean hasitako harremana

Ternua eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko harremana 2010ean hasi zen, Euskadiko Eskalada Selekzioarekin harremana lehenagokoa izan arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak