Elkarretaratzea egin dute, 'Osakidetza defenda dezagun' lelopean

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 22a, 11:42

SATSE, ELA, LAB SME, CCOO eta UGTk mobilizazioak hasi dituzte negoziazioak eskatzeko eta osasun publikoa babesteko. 13:00ean, lehen mailako arretako zentro guztietan elkarretaratze gehiago iragarri dituzte.

Osasuneko Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatuek, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGTk Osakidetzak Mahai Sektorialean negoziatzen ez duela salatu dute. Urte hasieran mahai sektorialetik altxatu ziren eta uda ondoren, egoerak berdin jarraitzen duela tamaldu dute. Elkarretaratzean, osasun publikoan egiturazko arazo larriak daudela jakinarazi dute eta eragile guztiei dei egin diete mobilizazioetara batzeko.

Prekarietatea, zama handia

Osakidetzan existitzen den lan-prekarietatea salatu gura izan dute. Osasun publikoan, behin-behinekotasun-tasa %50ekoa, lanaren gainkarga sistematikoa dela, eta langile gutxi daudela adierazi dute. Guzti honi buelta emateko eta sistema publikoa defendatzeko, mobilizazioak espero dira hurrengo asteetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak