Urte amaiera borobila Saioa Karate Taldearentzat

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 22a, 10:18

Saioa Karate taldekoak irabazitako garaikurrekin. Argazkia: Saioa
Abenduaren 11an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan XII. Presidente Saria ospatu zen, eta taldeko bost karateka Gipuzkoako Federazioa ordezkatzen aritu ziren. Lau garaikur lortuta, gustura amaitu du urtea talde arrasatearrak.

 

Momentu gozoan daudela erakutsi zuten abenduaren 11an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan aritu ziren bost karateka debagoiendarrek. Kadete mailan, Irati Izurrategi arrasatearrak bigarren postua erdietsi zuen, eta Xavier Varteniuc hirugarren gelditu zen, biak Kumite modalitatean. Kata junior mailan, bigarrena izan zen Danel Izurrategi eta beste bigarren postu bat eskuratu zuen Iosu Madinabeitiak Kata senior mailan.

Gabonetako jaialdia

Pasa den asteburuan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian taldeko gazteenentzat Gabonetako jaialdia ospatu zuten. Benjamin mailan, Jon Caamaño, Markel Giraldo eta Hugo Davila aritu ziren eta alebin kategorian, Eneko Garcia eta Juan Manuel Salazar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak