Lau mila eurotik gora eta 75 jostailu berri jaso ditu Gurutze Gorriak haurrei banatzeko

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 21a, 12:36

Debagoieneko Gurutze Gorriko 26 boluntariok garatu dute proiektua, eta ibarreko 261 adingabek jaso dituzte jostailuak. Partikularrek eta enpresek emandako 75 jostailuek ahalbidetu dute egitasmo solidarioa gauzatzea.

Gaur zorioneko dira Debagoieneko 261 adingabe. Gurutze Gorriaren azken kanpaina solidarioaren bitartez, gabonetako oparia jaso dute haurrek. Debagoienean egoera zaurgarrian bizi diren 142 familiei zuzendutako ekintza solidarioa izan da.

Javier Igartua, Debagoieneko Gurutze Gorriko presidenteak, kanpaina txalotu du: "Beste urte batez, Debagoieneko Gurutze Gorritik eta dohaintza txikiei esker, Gabonetako egun hauetan arnasa eta babesa eskaintzen diegu gure eskualdean kalteberatasun-egoeran dauden familiei, beren seme-alabentzako jostailu berri bat emanez". 

Kanpainaren finantzaketa

Jostailu Hezitzailearen egitasmoa aurrera eramateko, Gurutze Gorriko boluntarioek txeke-jostailuak jarri dituzte salgai Arrasateko Hiper-Eroskin abenduan. Txeke jostailuen salmentari esker, Gurutze Gorriak 4.000 euro baino gehiago bildu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak