Zubiaurreko tunela eta banderatxoak garbitzeko, A-636 errepidea itxiko dute bihartik etzira artean, 22:30etatik 05:00etara, Bergara eta Antzuola artean, Beasaingo noranzkoan.
Hori dela eta, galtzada tarte hori ezingo da erabili; beraz, GI-627 errepidea erabiltzeko gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.