Ulma eta Orona taldeek Mondragon Korporaziotik irteteko erabakia hartu dute, eta Mondragonek ordu gutxira zabaldu du bere iritzia, ohar baten bidez:
"Oronak eta Ulmak egindako Batzar Nagusietan, bi kooperatibek Korporazioan jarraitu ala ez bozkatu dute. Azkenik, emaitzak izan dira bai Orona bai Ulma baja izatea Mondragonen.
Mondragonek berretsi egiten du bi kooperatiben erabakiak erabat errespetatzen dituela. Halaber, bere enpresa-proiektuek eta eredu kooperatiboak etorkizunari begira bilakaera positiboa izan dezaten nahi du.
Hemendik aurrera, Mondragonek interkooperazio eta elkartasun balioetan jarriko du arreta, ezaugarri horiei esker, kooperatibek, modu erabat autonomo eta librean, beren enpresa proiektuak zabaldu ahal izan baitituzte eta, zailtasun egoerak igaroz gero, multzoaren elkartasuna izan.
Halaber, Mondragonek ilusio-mezua helarazi nahi du, bere negozioen bilakaera positiboan, gaur egun lantzen ari diren etorkizuneko proiektuetan eta eredu kooperatiboa merkatuen erronkei aurre egiteko eta gizarte kohesionatuagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko egokia delako konfiantzan oinarrituta."