Ulma Taldeak eginiko ezohiko batzarra bukatu berritan, Lander Diaz de Gereñu Ulma Taldeko lehendakariak hitz batzuk esan ditu, ohar batean jaso dutenez:
"Bazkideek erabakitzen dute, beren botoaren bidez, zer bide jarraitzen duen kooperatibak. Gaur, Ulmako kooperatibetako Organoek agindu argia jaso dugu. Euskal eredu kooperatiboak erakusten duen arrakasta-ereduaren parte gara. Eta beti bere balioak defendatu eta babestuko ditugu. Gure ustez, hori egiteko modurik onena Ulma Industria Talde Kooperatibo Indartsu bihurtzea da. Mondragoni dagokionez, guztiok ordezkatzen dugun arrakasta-ereduaren onerako diren ekintza guztietan elkarrekin lan egiteko prest gaude".