Vicente Atxak Mondragon Unibertsitateko errektore izaten jarraituko du

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 14a, 16:14

Zazpi urte daramatza karguan eta beste lau urtez izango da Mondragon Unibertsitateko errektorea.

Vicente Atxak jarraituko du Mondragon Unibertsitateko errektore izaten beste lau urtez. Gaur egin dute errektorea hautatzeko bilera eta aho batez onartu da Vicente Atxa izendatzea, berriro ere, Mondragon Unibertsitateko errektore. Fakultate guztietako zuzendaritza batzordeetako lehendakari eta ordezkariek eta unibertsitaterekin lanean diharduten enpresa eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute bileran.

Hirugarren agintaldia

Atxak hirugarren agintaldiari emango dio hasiera. 2015eko urtarrilean hartu zuen lehenengoz kargua eta ondo bidean hamaika urte beteko ditu errektore bezala. Errektore izan baino lehen, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritzako Kontseiluko kide izan zen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak