Josu Zubia izango da Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari berria

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 14a, 11:53

Josu Zubia.

Gipuzkoako futbol federazioko kirol zuzendaria da Josu Zubia aretxabaletarra, eta aurrerantzean Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari kargua ere izango du Zubiak.

Josu Zubia aretxabaletarra izango da Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari berria. Zubiak ibilbide luzea darama Gipuzkoako futbolari lotuta: urteetan entrenatzaile gisa aritu da hainbat klubetan, eta tartean, Debagoieneko zenbait klubetan egin ditu entrenatzaile lanak: Mondran, Aloña Mendin, Bergaran eta baita Aretxabaletan ere. Horrekin batera, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioan ere badabil lanean, eta 2021eko urtarrilaz geroztik, Federazioko kirol zuzendaria eta Entrenatzaileen Eskolako zuzendaria ere bada. Hemendik aurrera, beraz, Eskola zuzentzeaz gain, Entrenatzaileen Batzordearen buru ere izango da, bi karguetan batera lan eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak