Egoera zaurgarrian dauden bailarako umeendako jostailuak batu ditu Gurutze Gorriak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 10a, 19:08

Egoera zaurgarrian dauden bailarako 250 ume baino gehiagorendako jostailuak batzen ibili dira egunotan Gurutze Gorriko boluntarioak. Abenduaren 21ean egingo dute banaketa.

Arrasateko Eroski supermerkatuan egon dira egun hauetan bailarako Gurutze Gorriko boluntarioak umeendako jolasak eta jostailuak batzen. Hain zuzen ere, egoera zaurgarrian dauden Debagoieneko 250 ume baino gehiagok datozen Gabonetan jostailu bana izatea izan da bilketaren helburua. "Bailarako hainbat familien egoera ez da umeei jostailu bana oparitzeko modukoa eta horretan lagundu gura dugu. Egoera zaurgarrian dauden umeek ere jostailu bana izatea da helburua. Denoi gustatzen zaigu opari berria izatea Gabonetan, eta jostailua berriak jaso gura izan ditugu bilketa honetan", adierazi du Elena Ibarrondo boluntarioak. Iazko kopurura heltzea lortu dutela gaineratu du Ibarrondok, eta hori emaitza ona dela.

Jostailuekin batera, 5, 10 eta 20 euroko bonuak egiteko eskaintza ere egin diete herritarrei. Diru horrekin gero, banaketa egiteko falta diren jostailuak erosiko dituzte gero boluntarioek eurek.

Jostailuen banaketa abenduaren 21ean egingo dute Elorregiko egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak