Kulturaren plazaren hirugarren egunean ere ez da Debagoieneko ordezkaritzarik faltako. Gaur, Oñatiko Iker Martinez de Zuazok, Iñigo Ibarrondok eta Egoitz Olaldek Zarauzko Ane Arrutirekin batera osatzen duten Keia taldea igoko da oholtza gainera. Ahotsenea Musika Espazioan izango da, 19:10ean, Plateruenan.
Ahotsenea Literatura espazioan, berriz, Musika Eskolako eraikinean, 17.30etan hasita, Aretxabaletako Andoni Urzelai idazleak Ametsen Trafikatzailea liburua aurkeztuko du.
Hurrengo egunetan ere aurkeztuko dituzte euren lanak debagoiendarrek. Dena den, zuzenean ez erakutsi arren, bertan izango dira bailarako beste sortzaile batzuk ere, erakusmahaietan. Besteak beste, Nhil eta Eñaut Zubizarrera musikarikak.
EGITARAUA, EGUNEZ EGUN
Egubakoitza, abenduak 9
- Keia taldeak Erregaia diskoa aurkeztuko du. 19:10-19:40, Ahotsenea Musika espazioan, Plateruenan.
- Andoni Urzelai idazleak Ametsen trafikatzailea liburua aurkeztuko du. 17:30-18:00, Ahotsenea Literatura espazioan, Musika Eskolan.
Zapatua, abenduak 10
- Assata taldeak Oasia diskoa aurkeztuko du. 12:10-12:40, Ahotsenea Musika espazioan, Plateruenan.
- Marisol Andrade idazleak Zazpi giltzak liburua aurkeztuko du. 16:00-16:30, Talaia espazioan.
Domeka, abenduak 11
- Jon Sarasua eta Jose Angel Irigaray idazleek Harizko zubiak liburua aurkeztuko dute. 18:30-19:00, Talaia espazioan.