Goya sariak irabazteko hautagaiak dira debagoiendarrek parte hartu duten bi film

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 5a, 11:42

Maria Cruickshank aktore oñatiarrak 'Black is beltza 2: Ainhoa' filmean hartu du parte.

Irati eta Black is beltza 2: Ainhoa filmak dira sarietarako izendapena jaso duten bi film, eta horietan parte hartu dute Maria Cruickshank eta Kepa Errasti aktoreek. Oñatiko Ganbara abesbatza ere parte izan da.

2023ko Espainiako Goya sarietako parte izango da euskal zinema. Paul Urkijoren Irati filmak bost izendapen jaso ditu eta Fermin Muguruzaren Black is beltza 2: Ainhoa-k, bat. Bada, debagoiendarrek parte hartu duten bi pelikula dira.

Maria Cruickshank aktore oñatiarra arduratu da Muguruzaren filmean Ainhoa pertsonaiari ahotsa jartzeaz, eta animaziozko film luze onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean dago. Irati filmak, berriz, bost izendapen ditu: gidoi egokituaren atalean, ikusizko efektu berezienetan, jantzi diseinuarenean, kantuarenean eta soinu bandarenean. Eta, hain justu, Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak hartu du parte.

Soinu bandaren eta kantuaren sariari dagokionez, Arantzazu Callejak eta Maite Arroitajauregi Mursego-k jarritakoa da, baina parte izan da Oñatiko Ganbara abesbatza ere. Are gehiago, eszena batzuetako irudiak Oñatiko Arrikrutzeko kobetan grabatu dituzte, eta, beraz, bailarako txoko batzuk ere ikusgai dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak