Ulma Taldeak eta Oronak Mondragonekiko harremana aldatzearen inguruan egindako proposamenaren gainean, zera dio Mugerzak: "Elkartasun tresnak aldatu egiten dira, MondragonekoKongresuko kide izateari uzten diote eta Kongresuaren arauditik kanpo geratzen dira".
Era berean, dio, korporazioak faltan bota duela gaia Mondragoneko organoetan, patxadaz, eztabaidatzea. Gogoratu du joan zen ekainaren 3an egin zutela proposamena Ulma Taldeak eta Oronak: "Mondragoneko organoek 2022ko Kongresu hori deitu baino astebete eskas lehenago". Kongresua, joan zen azaroaren 15ean egin zen Donostian. Era berean, nabarmendu du korporazio barruan hitz egin dezaketela edozeri buruz, baina behin "ateratzea erabakita…".
Ulma Taldeak elkartasun mekanismoetan beti parte hartu izan duela dio, baina bere iritzian, une honetan Oñatiko kooperatibek egin duten proposamena ez da serioa izan. Eta gogoratu du, "ziurgabetasun garai hauetan" kooperatibei "batasunak" ematen diela indarra.
Elkarrizketa, Goienaren paperekoan argitaratu da gaur, egubakoitza, eta etxerik etxe banatu da. Igandean, Goiena.eus-en izango da irakurgai, osorik.