Lehendakari Iñigo Urkulluk ArantzazuLab Gizarte Berrikuntza Laborategia bisitatu du

Miren Arregi Amasorrain 2022ko aza. 30a, 20:29

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi Jonan Fernandezek lagunduta, Arantzazulab-Gizarte Berrikuntza Laborategia bisitatu du gaur. Bertan izan dira Oñatiko alkate Izaro Elorza eta Arantzazulab-eko zuzendari Naiara Goia ere.

Bizi dugun aldaketa sakoneko garaian, etorkizunaz, herriaz eta euskal gizartearen erronken inguruan modu berritzailean hausnartzeko eta esperimentatzeko gizarte berrikuntza laborategia da Arantzazulab. Hiru lan ildo nagusi ditu laborategiak: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, Gobernantzaren Berrikuntzan erreferentzia zentroa eta gizarte berrikuntzan katalizatzailea da. Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan, herritarrak eta erakundeen arteko gobernantza eredu berrien inguruan hausnartzeko, ikertzeko, esperimentatzeko, eta garatutako ezagutza hori Euskal Herriko erakundeen ekosistema ezberdinetan hedatzeko ardura du, besteren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak