Fagor herrigintza programa Euskal gizartetik sortutako ekimenak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko lankidetza da; aurten lehenengo aldiz abiarazitakoa. Interesa luketen eragileek euren proiektuak aurkezteko deialdi publikoa egin, eta 38 proposamen jaso zituzten. Aurrez iragarririko irizpideen araberako balorazioa egin ostean, puntu gehien zituzten zortzi eragileak pasa ziren Fagor Taldeko kooperatibetako kideentzat abiaraziriko botazio fasera. Hala, hiru proiektu atera ziren irabazle: Zaporeak elkartearena, Itsas Salbamendu Humanitario asoziazioarena eta Seaska Ikastolarena.
Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradun Aritz Otxandiano "pozik" azaldu da estreinako edizioak izandako harrerarekin: "Zerbait berria zen, eta, beraz, ez genekien nolako harrera izango zuen. Elkarte askok erakutsi dute parte hartzeko interesa eta proposamen ugari jaso ditugu, era askotakoak. Pozgarria da hori".