Grebara deituta daude gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatera arteko eskola publikoetako langileak. Publikoa, euskalduna eta propioa helburu. Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez, legea langileokin eraiki lelopean antolatu dute ELAk, LABek eta Steilasek. Jakinarazi dutenez, "batez beste langileen %60k egin dute bat", eta bailarako ikastetxe batzuetan ere jarraipena izan du.
Haurreskoletan eta Haur zein Lehen Hezkuntzako zentroetan, Arrasateko Bedoñabe haur eskolako eta Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolako langile guztiek, adibidez, bat egin dute grebarekin. Elgetako ikastetxeko kasuan, ordea, beharginen %10,5ek babestu du, eta Antzuolakoan, %23,5ek
Lanbide heziketa eta DBH
Lanbide heziketako langileak ere grebara deituta zeuden, eta Bergarako Miguel Altunako langileen erdiak egin du bat gaurko aldarriarekin.
Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroei dagokienez, Bergarako Ipintza ikastetxean langileen %96k babestu du greba, baina, ostera, Arrasate Institutuan %25ek.
Jaurlaritzaren arabera, %35,2
Dena den, Eusko Jaurlaritzak emandako datuaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeen %92ren datuak dituzte, eta horren arabera, irakasleen %35,2k egin du bat. Halere, datuak jasotzen jarraitzen dutela azaldu dute.