Abisu horia ezarri dute, prezipitazio handiak direla eta

Koldo Zubia Salas 2022ko azaroaren 28a

Euri zaparradak direla-eta, Eusko Jaurlaritzak abisu horia eman du gauerdian, eta bihar eguerdira arte mantenduko dute. Gipuzkoan bustiko du gehien; batez ere, ekialdean. Zenbait lekutan 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke. Goizaldean euri ertaina egingo du; goizetik aurrera, berriz, zaparrada ertainak izango dira eta sarriago egingo du euria. Baliteke zenbait lekutan zaparradak handia izatea, eta ez da baztertzen trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak