Bergarak Aloña mendean hartu du (2-0)

Jagoba Domingo 2022ko aza. 26a, 20:02

Hiru puntuak etxean geratu dira gaurkoan eta gogotik ospatu dute garaipena bergararrek. Norgehiagoka trabatua izan da Ipintzako berdegunean jokatu dena, Agorrosin baino txikiagoa da tamainaz eta baloi luzeak izan dira nagusi gaurkoan. Joko horretan bergararrak finago ibili dira eta lehen goletik aurrera partidua bideratzea lortu dute.

Aldarrikapena eginez hasi da partidua Bergaran, etxekoak Agorrosin ya! pankarta batekin zelairatu dira. Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da, bi taldeak baloia kontrolatu nahian, baina ezinean ibili dira. Golak etxekoei segurtasuna eman die eta atsedenaldira markagailuan aurretik joan dira. Bigarren zatia hasi eta bost minutura oñatiarren urruntze txar bat aprobetxatu eta bigarrenean ez dute hutsik egin bergararrek. Azken ordu erdian jokoa berotu egin da, hala ere, markagailua 2-0 geratu da.

Gainontzeko taldeen emaitzak

Gizonezkoen emaitzekin jarraituz, UDAk 1-2 galdu du Urolan aurka. Gol aukera garbiak sortzeko kapaz izan dira lehen 25 minutuetan, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu eta Urola gailendu da. Bestalde, Mondrak 0-1 galdu du Oiartzunen aurka. Hala, Mondrak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du 4 punturekin.

Emakumezkoen mailari dagokionez, Bergarak eta Touringek bana berdindu dute, eta Leintz Arizmendik, berriz, launa berdindu du Hernaniren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak