Asfaltatze lanak egingo dituzte Oñatiko sarrerako bi biribilgunetan, asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 24a, 10:09
Santxolopetegiko biribilgunea, Oñatin.

Lanengatik, ezin izango da errepide zati hori erabili. Horrez gain, Arrasateko Olandixoko tunela ere itxita egongo da martitzenetik eguaztenera bitartean, gauez.

Osinurdingo eta Santxolopetegiko biribilguneetan, asfaltatze lanak egingo dituzte zapatuan eta igandean, GI-2630 errepideko zoruaren egitura birgaitzeko proiektuan, eta beraz, ezingo da bertatik ibilgailurik igaro.

Olandixoko tunela itxita

Horrez gain, azaroaren 29tik 30era bitartean, gauean, Arrasateko Olandixoko tunela itxita egongo da errepidearen mantentze-lanak egiteko, eta zirkulazioa erabat etengo da Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

23:00etatik 05:00etara bitartean egongo da errepidea itxita, eta bi biribilguneen arteko zeharbide zaharra erabiltzeko gomendatu dute, beharra izanez gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak