Gabonetan jostailu egokiak aukeratzeko gakoei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 23a, 11:57

Olgeta dendako Itsaso Pagoagaren eskutik Aretxabaletan eta Arrasaten izango dira hitzaldiak, hurrenez urren. Aurrenekoa azaroaren 28an izango da, 18:ooetan, Kukumiku elkartearen egoitzan. Bigarren hitzaldia, aldiz, azaroaren 29an izango da, Arrasateko Kulturateko areto nagusian, ordu berean. Sarrerak doan izango dira.

Gabon sasoia iristear da eta komeni da haurrentzako opariak erosterakoan irizpideak argi izatea. Horretarako, Olgeta dendako Itsaso Pagoagaren eskutik eduki bera izango duten bi hitzaldi antolatu dituzte: lehendabizikoa Aretxabaletan eta bigarrena Arrasaten. Aretxabaletako hitzaldia Kukumiku elkarteak antolatu du eta elkartearen egoitzan bertan izango da, azaroaren 28an, 18:00etan. Arrasateko hitzaldia egun bat geroago izango da –azaroak 29–, Kulturateko areto nagusian, Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatuta eta ordu berean. Hitzaldiak doan dira.
 
Hain zuzen ere, 0 eta 10 urte arteko haurren garapen etapak eta jolas beharrak zeintzuk diren azalduko du Pagoagak. Jarraian, jolaserako materialak erosteko orduan kontuan hartu beharreko irizpideak ere komentatuko ditu. Amaitzeko, jostailuen eta generoaren arteko harremanaren gaineko azalpen batzuk emango ditu, baita jostailuak hizkuntzaren garapenean izan dezaketen eraginaz ere. Hitzaldietan, familien kezkei eta galderei erantzuteko tartea ere egongo da.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak