Euri zaparrada mardulak iragarri dituzte astebururako

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko azaroaren 17a

Euriagatik abisu horia iragarri du Euskalmet euskal meteorologia agentziak egubakoitz eguerdian hasi eta zapatu eguerdia arte. 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeela Gipuzkoan adierazi du, bereziki lurraldearen ekialdean. Tenperatura ere nabarmen jaitsiko da egubakoitzean, eta 7 eta 12 gradu izango da.

Gaineratu du mendebaldeko haizeak gogor joko duela, eta azken orduetan elur-kota 1.300 metro ingurura jaits daitekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak