Jaiotza kopuruak %6,3 egin du behera urtebetean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 14a, 18:05

Eustatek eman ditu datuak, eta 2022ko bigarren hiruhilekoko datuak iazko aldi berekoarekin alderatuta, 222 haur gutxiago jaio dira.

2022ko bigarren hiruhilekoko jaiotza kopuruen berri eman du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, apirileko, maiatzeko eta ekaineko datuak kontuan hartuta, eta jakinarazi du orain urtebeteko datuekin alderatuz gero, %6,3 jaitsi dela jaiotza tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hain justu, denera, 3.319 haur jaio dira lurralde horietan, iaz baino 222 gutxiago.

Emandako datuen arabera, beherakada nabarmenena Gipuzkoan izan da. 11 puntukoa izan da jaitsiera lurralde horretan, eta, Bizkaian, %6,3koa. Dena den, Araban gora egin du kopuruak, ia bost puntuko aldearekin; zehazki, %4,9.

  Oraingo hiruhilekoa (2022/II) Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/II)  
Araba 605 577  
Bizkaia 1.631 1.741  
Gipuzkoa 1.083 1.223  
EAE 3.319 3.541  

Datu gehiago

Erditu duten pertsonen adinari dagokionez, batez ere, 30 eta 39 urte artekoek izan dituzte haurrak, hamar erditzetik zazpi eurenak izan baitira. Eta ondoren daude 25 eta 29 urte artekoenak eta 40 urtetik gorakoenak.

Are gehiago, nazionalitateari ere erreparatu diote, eta ondorioztatu dute erditu duten emakume atzerritarren datua igo egin dela aurreko urtearekin konparatuz gero. Egun, %29 da kopurua, eta, 2021eko aldi berean, %26,1ekoa zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak