Leintz Arizmendik erabateko nagusitasuna erakutsi du bigarren zatian

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 12a, 15:22

Emakumezkoen ohorezko mailan gaur jokatutako derbiak irabazle argia izan du; 1-8 emaitzarekin amaitu da Bergara eta Leintz Arizmendiren artekoa.

Lehenengo zatia parekatua izan da. Emaitzak ere horrela erakusten du; izan ere 1-1 amaitu da. Leintz Arizmendikoak izan dira lehenengoak markagailua estreinatzen. Taldeko kapitain Lore Etxeandia Larrinagak egin du gola 18. minutuan. Ez zen Larrinagak egitekoa zuen azkena; izan ere, beste hiru ere egin ditu bigarren zatian.

 

Eutsi egin diote Bergarako neskek eta atsedenaren aurretik heldu da berdinketaren gola. Nahia Etxarri Santosek egin du 44. minutuan. Berdinketarekin erretiratu dira, beraz, aldageletara.

 

Bigarren zatian erabakiorra

 

Oso bestelakoa izan da bigarren zatia. Zazpi gol egin dituzte bata bestearen atzetik Leintz Arizmendiko neskek. Lore Etxeandia Larrinagak egin ditu lehenengoa, 48. minutuan. Markagailua, hortaz, 2-1 gelditu da. 

 

Taldearen laugarren gola Iraitz Zabala Arexolaleibak egin du 61. minutuan, eta bosgarrena, atzera ere Lorea Etxeandia Larrinagak 69. minutuan.

 

Leintz Arizmendiren bosgarren gola Uxue Ugalde Urkiola atezaina egin du. Falta baten ondotik fubol zelai erdi paretik egin du jaurtiketa eta zuzenean joan da baloia sare artera.

 

Azkenengo hiru golak Lore Etxeandia Larrinagak, Malen Uribesalgo Urkiolak eta Lide Zubiaga Silvarrek egin dituzte 75., 78. eta 89. minutuetan.

 

Atsekabetuta eta batez ere nekatuta aukera oso gutxi sortu dituzte bergararrek. Talde gaztea da eta mailari neurria hartzeko lanetan dihardute. Lanean jarraituz gero etorriko dira emaitza hobeak, seguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak