Bestetik, Rafaela Romerok 2023ko aurrekontuen aurkezpenean gaineratu zuenez, Mugikortasun Sailaren kontuak 14 milioi euroko gorakada izango du, 2022an baino %18 gehiago; 91 milioi euro izango da aurrekontua 2023an. Gorakada horrekin, garraio publikoko ohiko erabiltzaileek duten %50eko deskontua 2023an ere luzatzeko asmoa dago, urte amaierako epemuga luzatuz.