Ugaldek iazko ikasturtean egin zuen proiektua, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI) heziketa zikloko ikaskideekin eta Sasoibiderekin batera. Hala, proiektuaren inguruan landutakoak eta horretatik ikasitakoak kontatu ditu Bilboko jardunaldian, eta "ehun urte biziko garen gizartean zahartzaro duin baterako gakoak" eman zituen.
Halaber, beste hainbat gauza izan zituen berbagai, hala nola, gizarteak beharko dituen Changemaker edo eraldatzaileak, belaunaldien arteko elkarlana, jarduera fisikoaren garrantzia zahartzaroan eta ekintzailetasunak adinik ez duela. Hitzaldia prestatzeko Antonella Broglia publizista eta komunikazioan adituaren laguntza eta gidaritza jaso zituen Uribek.
Zer da Ashoka?
Gizarte-berrikuntzako liderrak identifikatzen, konektatzen eta laguntzen dituen erakundea da Ashoka, pertsonak eraldatzaile gisa aktibatzea helburu duten ereduetatik ikasten du, eta horiek partekatzen dituzte gizarte konprometitu bat lortzeko. 1981ean sortu zen, AEBetan, eta 2006. urteaz geroztik Euskal Herrian ere ari da lanean. Ekintzaile sozialak, changemaker gazteak eta hezkuntza komunitateez osatutako sare erraldoiek osatzen dute Ashoka eta ikastetxe changemaker horien artean kokatzen da Arizmendi ikastola.