Hemeretzigarren kanpaina da aurtengoa. 2021ean saldutako 2.200 saskien balorazioa positiboa izan zen: ekonomikoki haien beharrei erantzun ahal izan zieten eta produktu onak eskaini zituzten. Aurten, hainbeste salmenta egitea espero dute azkenean haien helburuetako bat lortzeko: autonomia handiagoa izatea.
Sareak hedatu nahi dituzte –oraindik loturarik gabeko eremuak gelditzen direlako– salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko aukerak errazteko. Interesa daukaten pertsonek proiektuaren garapenean parte hartu dezakete haien webgunearen bitartez harremanetan jarriz.
Azaroaren 1etik 27ra bitartera hiru saski mota erosteko aukera egongo da Ikaskoliren webgunean: Arbailla, Basabürüa eta Pettarra. Abenduaren 9an jaso ahal izango dira saskiak erosleak hautatutako guneetan.