'Azaro hezitzailea, ikastolatik herrira' hitzaldi ziklo irekia antolatu dute Arizmendikoek

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 8a, 15:42

Lehenengo hitzordua, 'Familian basora' izenburupean, Almenen izango da.

Azarorako lau hitzaldi ireki antolatu ditu Arizmendi ikastolak Aretxabaleta eta Eskoriatzako guneetan. Lau hitzaldiak irekiak dira eta interesa duen edonork eman dezake izena, 943 77 20 25 zenbakira deituz edo formularioa beteta. Gaiak gurasoei eta familiei zuzendutakoak dira, modu horretan, komunitateari ekarpena egiteko asmoz.

Lehenengo hitzordua, Familian basora izenburupean, Almenen izango da, azaroaren 12an, 10:00etan, eta Amaia Agotek eskainiko du. Bigarren saioa ere Almenen izango da, azaroaren 22an, 17:30ean; eta kasu honetan, Matematika etxean izeneko hitzaldia Leire Aranak eskainiko du. Hirugarren saioa, berriz, Jose Arana gunean izango da, azaroaren 29an, 17:30ean, eta Agurtzane Mujikak eskainiko du Jaiotzatik konfiantza hezkuntzaren oinarri izenburupean. Azken saioa, berriz, Basabeazpin izango da, hilaren 30ean, 17:30ean, etaa Heldua eta haurra. Nork zer erabaki? izenpean, Maialen Martinezek eskainiko du.

Azaro hezitzailea hitzaldi zikloa, kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak