Parte hartzeko bi modu daude. Pantailaldiaren bost ekintzaileek euskarazko ikus-entzunezkoak bakarrik kontsumituko dituzte aste horretan zehar, eta, egunero, sare sozialetan eta komunikabideetan haien esperientziaren berri emango dute. Pantailaldiarekin bat egiten duten herritarrek, aldiz, #pantailaldia traola erabiliz haien sare sozialetan bizipenak partekatuko dituzte. Izen-ematea Pantailak euskaraz webguneko formularioa beteta egin daiteke.
Horrez gain, beste ekimen batzuetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak; adibidez: azaroaren 13an, euskarazko eskaintzarik ez duen zinema baten aurrean azaltzea, protesta gisa.