Partidua hasi aurretik talde argazkia atera dute bi taldeek, Mondravember-eko –Bibote solidarioen mugimendua– kideekin batera. Hala, gizonezkoen gaixotasunen, batez ere barrabiletako edo prostatako minbizien, prebentzioa helburu duen egitasmoarekin bate eginez.
Lehen zatian erabaki da partidua. Izan ere, 18. minutuan Iriren burukadaren ostean, 0-1 jarri da aurretik UDA. Eta, segidan, 20. minutuan, Unai Belokik atezainari iskin egin ondoren baloia sareetara sartu du, 0-2. Hala joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, 72. minutuan, Kermanek, UDAko jokalariak area kanpotik sartu du 0-3koa, eta, 80. minutuan etxekoen gol bakarra iritsi da, Mondrako Julen Valleren eskutik. Hala, 1-3 amaitu da Mondraren eta UDAren arteko partidua.
Bergarak eta Aloña Mendik garaipena
Bergarak, 12:00etan jokatu du zortzigarren jardunaldiko partidua, eta, 2-1 garaitu du Vasconia etxean jokatutako partiduan. Aloña Mendik ere etxean jokatu du, Azkoagainen, Elgoibarren aurka, eta, oñatiarrek ere 2-1 irabazi dute.