egoera horri buelta emateko asmoz zelairatuko dira bi taldeak; izan ere, aspaldiko urteetan bi talde horiek ez dute izan puntuak batzen hasteko halako premiarik. Joan den astean, Zumaian lau gol jaso zituzten arrasatearrek (4-1), eta Aretxabaletak 2-2 egin zuen Zarautzen kontra.
Aloña Mendik eta Bergarak ere etxean jokatuko dute, eta biek ezohiko ordutegian jokatuko dute, zubia dela eta. Oñatiarrek domekan beharrean zapatuan (16:00) hartuko dute Elgoibar. Eta Bergarak zapatu eguerdian (12:00) jokatuko du, Vasconiaren kontra.
Emakumezkoek, kanpoan
Joan den astean, 1-5 galdu zuten bai Bergarak eta baita Leintz Arizmendik ere. Arantza ateratzeko asmoz, bergararrek domekan (17:00) jokatuko dute, Irunen, eta Leintz Arizmendikoek zapatuan (16:00), Zumaian.