EAJren Gipuzko Buru Batzarrak Aldundirako hautagaiak aurkeztu dizkie alderdikideei

Hasier Larrea 2022ko urr. 25a, 18:39

2019ko hateskundeetarako aurkeztutako hautagaitzan, Mendoza ezkerretik laugarrena (Argazkia: EAJ).

Eider Mendoza Larrañaga izango da Diputatu Nagusirako hautagaia 2023ko hauteskundeetan. Deba-Urolako hautesbarrutietarako proposatutako hautagaien artean hiru debagoiendar daude: Marijo Etxegoien Arzuaga oñatiarra, Ander Garay Zabaleta arrasatearra eta Aintzane Oiarbide Iruretagoiena bergararra.

EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak Eider Mendoza Larrañaga aurkeztu die Gipuzkoako alderdikideei Diputatu Nagusirako hautagai aukeratua izan dadin, "gaitasun profesionala eta politikan nahiz erakundeetan eskarmentua duelako", bai legegile jardueran (Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan) bai exekutiboan (Foru Aldundian). 2019az geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiko bozemaile eta Gobernantza diputatua da.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzarako, aldiz, Xabier Ezeizabarrena Saenz aurkezten du EAJk. Lau hautesbarrutietarako proposatutako 39 hautagaien artean hiru debagoiendar daude, hain zuzen Deba-Urola hautesbarrutirako aurkeztuko direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak