Ablitasek Euskal Herri guztira zabaldu nahi du deia, guztiak gehitu daitezen, eta AEK eta ikastolek gizartea euskalduntzen jarrai dezaten, Sortzen egiten dituen kanpainak babesteko –eskola publikoetan D eredua indartzeko helburua dutenak–, eta Agerraldia proiektuak etapa berri bat has dezan Agerren.
Milaka pertsonen partaidetzari esker, 2013tik Nafarroa hegoalde eta erdialdeak 1.600.000 euro baino gehiago inbertitu dituzte euskararen aldeko egitasmoetan. Eta, era berean, diru-ekarpen hori sartzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu dute.
Lehenengo 10.000 saskiak osatzeko inoiz baino boluntario gehien batu dira eta datorren hiru asteetan, azaroaren 10era arte, hainbat auzolangilek eskaerak batzen egongo dira ehunka herri eta auzotan. Eskaerak egiteko eta informazio gehiagorako joan Errigora webgunera.