Debagoieneko EH Bilduko ordezkarien ustetan Iriarte "ezinbestekoa" da egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egingo dien Gipuzkoa eraikitzeko: "Hala, gure babes osoa erakutsi diogu ekitaldian".
Iriarte prest agertu zen Gipuzkoako proiektu politikoa gidatzeko eta Aldundia gobernatzeko: "Elkarrekin, lortuko dugu. Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzeko jauzia egingo dugu. Hitza eman nahi diegu gipuzkoarrei: jauzi bat egiteko prest gaude". Eta "egungo egoera larriari" ere erreferentzia egin zion: "Bizi dugun egoera larria ezta kasualitatea. Gipuzkoan, Foru Aldundiak hartutako erabakiek ekarri gaituzke egungo egoerara. Dagoenari jarraikortasun bat ematera mugatu dira, hobetzeko nahiari bizkarra emanaz. Abagune hau aprobetxa dezagun Gipuzkoa hobea eraikitzeko".