Bihar bidaliko ditu Hotz Oñatik asteburuan batutako produktuak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 24a, 09:32

Hotz Oñatik asteburuan egindako bilketan.

Guztira 6.000 kilo batu ditu Hotz Oñatik asteburuan egindako janari bilketan eta bihar bidaliko ditu, kamioiez, Lesbosera batzuk eta Atenasera beste batzuk. Hotz Oñatik eskerrak emun gura dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.

"Oso ondo" joan da asteburuan Hotz Oñatik egindako janari bilketa. Herriko janari dendetan ibili dira elkarteko boluntarioak poltsak ematen eta informazioa banatzen eta pozik daude izandako erantzunarekin. Guztira 6.000 kilo batu dituzte –horietatik 500 inguru Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean batu aurreko egunetan–.

Bihar, martitzena, bidaliko dituzte batutakoak Grezia aldera, kamionean: kilo batzuk Zaporeak elkarteri eramango diote Lesboseko jangelan erabil ditzan eta beste batzuk, Atenasera helaraziko dituzte Red SOS Errefuxiatuak elkarteren bitartez han banatzeko.

Esker hitzak

Hotz Oñatik eskerrak eman gura dizkie, bide batez, bilketan parte hatu duten guztiei: denda laguntzaileei, bolontarioe zein herritarrei. "Egungo egoera honetan, ez genuen uste horrenbeste jasoko genuenik. Kezkatuta geunden, baina jendeak oso ondo erantzun du, herritarrengandik jasotako erantzuna oso ona izan da oraingoan ere. Eta beste behin, eskerrak eman gura dizkiegu modu batean edo bestean bilketa honetan parte hartu duten guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak