Aurtengo sentsibilizazio kanpaina aurkeztuko du Atzegi elkarteak bihar, Arrasaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko urr. 24a, 10:00

Aniztasun funtzionala dutenak ere modu autonomoan bizi daitezkeela erakustea izango da aurtengo kanpainaren helburuetako bat.

Aniztasun funtzionala duten pertsonak ere moduan independentean bizi daitezkeela aldarrikatzea du asmo aurtengo sentsibilizazio kanpainan Atzegi elkarteak, Nire erara bizitzeko erronka lelopean. Aurkezpen ofiziala egin ostean, bailaraz bailara dabiltza kanpaina aurkezten, eta bihar Arrasaten izango da, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

Debagoieneko taldeko kideetako bat da Agurtzane Barrutia, eta jakinarazi du, aurkezpenaren egunean, balitekeela bailarako herritarren baten bizipenak entzuteko aukera egotea, bere laguntzailearenarekin batera. "Izan ere, beharrezkoak diren babes horiek emanda eta aurretik lanketa bat eginda, posible da bizitza independentea egitea, beste guztiok bezala, era autonomo batean".

Elkartearen helburu nagusia pertsona guztiak "aurrez aurre" jartzea baita, aniztasun funtzionala dutenak ere esanguratsu bilakatzea gizartean, euren presentzia sentiaraztea.

Boluntarioen beharra

Baina, horretarako, Barrutiak funtsezkotzat jo du lagundu beharra, "gauza txikienetan" bada ere. "Boluntarioena da, adibidez, une honetan Atzegin dugun gai inportanteenetako bat. Badago jende profesionala lanean, baina ekintzetarako boluntarioak behar dira". Beraz, zehaztu du elkarteak "gustura" egingo diola ongietorria parte hartu nahi duenari.

Hain justu, besteak beste, Atzegi Eguna ospatu ohi dute urtero bailarako herriren batean, azken urteetan etena egon bada ere COVID-19ak sortutako izurritearengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak