Jokin Perona: "Inoizko Foru Funtsik handienak dira"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 17a, 19:00

Gipuzkoako Finantza Kontseiluaren batzarra. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gipuzkoako udalen finantzaketarako iturri nagusia den Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak 587 milioi euroko zuzkidura izango du 2022 urtean; aurreikusitakoa baino 18,4 milioi euro handiagoa. 2023ko aurreikuspena 609 milioi eurokoa da. Ogasun eta Finantzetako foru diputatu Jokin Peronak esan du udalek, ondorioz, baliabide gehiago izango dituztela krisiari aurre egiteko.

 

Inoizko kopururik handiena dela adierazi du Jokin Peronak. "Bi kasuetan inoizko Foru Funtsik handienak dira. Datorren urtean, gainera, lehen aldiz gaindituko da 600 milioi euroko langa".

Gipuzkoako Finantza Kontseiluak barikuan egindako batzarrean adostu zuen diru-bilketa aurreikuspenak eguneratzea, eta gaur arratsaldean elkartu da hainbat udal ordezkarirekin eguneratze horren berri emateko. Tartean zen Oñatiko alkate Izaro Elorza.

Udal ordezkariei jakinarazi diete aurreikusitakoa baino diru gehiago jasoko dutela Foru Funtsatik, eta Peronak gaineratu du Aldundiak udalekin partekatuko duela Gipuzkoak 2023rako duen defizitaren muga. Hau da, Gipuzkoan erabilgarri dauden 27 milioietatik, %40 –11 milioi– udalei lagako zaiela.

Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak esan du euskal erakundeek, ondorioz, baliabide gehiago izango dituztela krisiari aurre egiteko, eta gogoratu du arrisku partekatuko sistema dela "onerako zein txarrerako" euskal erakunde sisteman indarrean dena.  Zehaztu du udalek ere baliabide gehiago izango dituztela krisiari aurre egiteko eta "ahalegin partekatu honetan beraien ekarpena egiteko". Albiste ona dela nabarmendu du udalei aukera ematen baitie baliabide gehiago izateko egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko.

2022ko Foru Funtsaren aurrelikidazioa (eurotan)
  Likidazioa 2021 Aurrekontua 2022 Itxiera aurreikuspena 2022 Betetze maila 2022 Aldakuntza 2021-2022 Euroak biztanleko
Arrasate 17.284.401 16.851.604 17.397.979 %103,24 %0,66 796
Bergara 11.487.621 11.170.156 11.532.323 %103,24 %0,39 791
Oñati 8.949.967 8.796.428 9.081.632 %103,24 %1,47 795
Aretxabaleta 5.597.582 5.419.516 5.595.231 %103,24 -%0,04 787
Eskoriatza 3.193.184 3.143.136 3.245.045 %103,24 %1,62 786
Antzuola 1.657.283 1.597.372 1.649.163 %103,24 -%0,49 792
Elgeta 892.635 865.204 893.256 %103,24 %0,07 783
Leintz Gatzaga 265.953 236.105 243.760 %103,24 -%8,34 1.155
 
2023ko udal finantzaketarako Foru Funtsa (eurotan)
  Biztanleak 2021ean Aurrekontua 2023 Aurrekontua 2022 Itxiera aurreikuspena 2022 Aldakuntza Aldakuntza ehunekotan
Arrasate 21.867 17.910.912 16.851.604 17.397.979 512.933 %2,95
Bergara 14.584 11.962.243 11.170.156 11.532.323 429.920 %3,73
Oñati 11.428 9.394.191 8.796.428 9.081.632 312.559 %3,44
Aretxabaleta 7.108 5.832.628 5.419.516 5.595.231 237.397 %4,24
Eskoriatza 4.131 3.400.848 3.143.136 3.245.045 155.803 %4,80
Antzuola 2.081 1.700.818 1.597.372 1.649.163 51.655 %3,13
Elgeta 1.141 926.523 865.204 893.256 33.267 %3,72
Leintz Gatzaga 211 247.700 236.105 243.760 3.940

%1,62

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak