EKKO proiektua aurkezteko, gurasoentzako bilerak antolatu dituzte

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 17a, 11:17

(Argazkia: aretxabaleta.eus)

Prebentzio programa hau Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin garatuko da. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudekaketa, komunikazioa eta halako gaiak landuko dira. Hitzordua bihar izango da, urriak 18, komentuan.

EKKO proiektua Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin eta haien familiekin garatuko da ikasturte honetan. Oraingoan, prebentzio-programa hau DBHko nerabeen artean antzemandako arriskuak kudeatzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan, trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak eta pertsonen arteko harremanak landuz.

Proiektuaren berri emateko, gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute urriaren 18rako, komentu zaharreko kaperan. Hitzordu bikoitza izango da: 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz. Izen-ematea gazteria@aretxabaleta.eus helbidean egin behar da, edo esteka honen bidez: IZENA EMATEKO

EKKO Aretxabaleta eta Eskoriatzaren artean partekatutako ekimena da. Azken herri honetan hitzaldia urriaren 19an izango da, Ibarraundi museoan, ordu eta formatu berean. Gainera, hilaren 21ean, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei zuzendutako ekintzak egongo dira programa aurkezteko, 17:00etatik 19:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak