Urtarrilean hasiko da Lan Etorkizunerako Pertsonak, Kultura eta Talentua Aditu Ikastaroaren bigarren edizioa

Txomin Madina Milikua 2022ko urr. 14a, 20:23

Aditu Ikastaroaren lehen edizioko partaidetako batzuk.

Mondragon Unibertsitateak eta Adegik antolatuta egingo dute bigarrena ere. Giza baliabideetako profesionalei zuzendutako 2023ko urtarriletik ekainera izango da, Donostian. Azaldu dutenez, helburua da profesional horiek trebatzea lan munduan gertatzen ari diren joera aldaketak eta horiek pertsonen kudeaketan duten eragina kontuan izanda.

2023ko urtarrilaren 26tik ekainaren 29ra egingo dute Donostian Mondragon Unibertsitateak eta Adegik bigarren aldiz antolatu duten Lan Etorkizunerako Pertsonak, Kultura eta Talentua Aditu Ikastaroa.

Mondragon Unibertsitatek azaldu dutenez, garatuko duten programak bi helburu ditu. Batetik,  giza baliabideen eta pertsonen kudeaketarako arloko profesionalei garatzen eta ikasten laguntzea, pertsonak kudeatzeko estrategiak eskura ditzaten. Bigarren helburua da parte-hartzaileak trebatzea lanaren etorkizuneko joera berriek pertsonengan, lehiakortasunean, garapenean eta erakundeen jasangarritsunean izango duten eragina ulertzeko.

Formatu erdipresentziala

Programa modu erdipresentzialean egingo dute: hamabostean behin, ostegun arratsaldeetan, eskolak emango dira eta horiek mentorizazio pertsonalizatuari eta elkarlaneko ikaskuntzari buruzko online saioekin uztartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak