Pentsiodunek 70.000 sinadura eramango dituzte Madrilera

Hasier Larrea 2022ko urriaren 14a

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, gainerako pentsiodunen mugimenduekin batera, mobilizazioa egingo du bihar eguerdian, hilak 15, Madrilen. Bertan, bildutako sinadurak bistaratu eta proposatzen dituzten eskariak nabarmenduko dituzte; besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa "berehala" ezartzea.

Espainiako hiriburuan, 12:00etan Neptuno plazatik abiatu eta Callaon amaituko den mobilizazioa egingo dute pentsionistek, adierazi dutenez,  "mobilizazioek gure helburuak lortzeko bermerik onena izaten jarraitzen dutelako". Hona hemen eroango dituzten aldarrikapenak:

  • 2022rako eta hurrengo urteetarako pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, urte arteko kontsumoko prezioen indiziaren KPI igoeran arabera handituz.
  • 2021 ean pentsioen erosteko ahalmenaren % 3ko galera konpentsatzea.
  • Pobrezia-atalasetik beherako pentsiorik ez dagoela bermatzea.
  • Genero-arrakala ezabatzea.
  • 1.080euroko gutxieneko pentsioa berehala ezartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak