Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri izana saritu diete enpresei Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak. Ziurtagiria jaso duten 33 enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte euren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiria jaso duten Urola Kosta, Urola Garaia, Debabarrena, Goierri eta Debagoieneko ETEek 51 proiektu garatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdiari esker. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantza arloetan.
Garapen Agentziaren ardurapean
Enpresa ertain eta txikiei 50 orduko doako aholkularitza zerbitzua ematen diete Hazinnova programari esker. Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia arduratzen da eskualdeko enpresekin hori lantzeaz. Hazinnovari buruzko informazio gehiago nahi dutenek hona hemen kontaktua: enpresa@debagoiena.eus eta 943 79 30 90.
Hazinnova 2022 deialdiko laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1a arte eta programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.