AP-1 eta AP-8 errepideen arteko lotunea lau orduz itxiko da Maltzagan

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 12a, 10:59

Lotunea Bilborako norabidean itxiko da, gaueko ordutegian, urriaren 14ko (ostirala) 00:00etatik 04:00etara.

Bidegi foru agentziak jakinarazi duenez, datorren ostiralean, urriak 14, AP-1 eta AP-8 autopisten arteko 145 lotunea erabat itxiko da Maltzagan (Eibar), Bilborako noranzkoan. Mozketa gaueko ordutegian egingo da, 00:00etatik 04:00etara.

Itxituraren alternatiba gisa, Gasteiztik Bilbora doazen trafikoek Bergara hegoaldeko 133. irteera hartu eta GI-627 errepidetik jarraitu ahal izango dute AP-8ko ordainlekuraino, Eibarren, edo AP-8ko 64. irteeraraino jarraitu Elgoibarren, eta autobidean sartu Bilborako noranzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak