Yune Nogueirasek eta Mikel Laskurainek Besarkada saria jaso dute

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 12a, 09:55

Antzerkian, telebistan eta zineman jarduten duten euskal aktoreak saritu zituen atzo Euskal Aktoreen Batasunak Donostian. Kepa Errasti, Jon Olivares eta Mikel Laskurain ziren nominatutako aktore debagoiendarrak. Yune Nogueiras bergararrak, berriz, aipamen bereziarekin jaso zuen saria.

Yune Nogueiras Bergarako aktoreak, nominatuta egon ez arren, Emakumezko Errebelazio Aktorearen saria jaso zuen Intimidad eta Los Santos Inocentes lanengatik. Mikel Laskurain herrikideak, berriz, Patria telesailean egindako lanarengatik jaso zuen Telebistako Gizonezko Aktorerik Onenaren saria.

Sail horretan, Laskurainekin batera, nominatuta zegoen Jon Olivares osintxuarra Altsasu telesailarengatik. Eta Kepa Errasti aretxabaletarra La Tarara antzezlanarengatik egon da nominatuta Antzerkiko Gizonezko Aktorerik Onenaren sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak