Antzerki proiektuei laguntzeko deialdia zabalik, DAPen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko urr. 7a, 17:05

Azaroan egingo duten Debagoieneko Antzerki Jaialdian Sormen Egonaldia egiteko aukera izango du irabazleak.

Debagoieneko Antzerki Plataformak DAP Sormena lan-lerroarekin bat datorren ekimena sortu du Antzuolan azaroan egingo duten jaialdiaren baitan. "Debagoieneko antzerkilariei zuzenduta dago eta helburua da aurkezten diren proiektuen artean bat aukeratu ondoren Antzuolan Sormen Egonaldia egiteko aukera ematea. Urriaren 9a da proiektuak aurkezteko azken eguna", diote DAPekoek.

'Dap.eus' atarian

Atari horretan daude parte hartzeko oinarriak eta baita izena emateko aukera ere. "Jatorrizko sormen lana izan behar du, euskaraz sortutakoa. Bakarkako lana edo talde lana aurkez daiteke. DAPeko zuzendaritzak aukeratutako proiektuak Sormen Egonaldirako espazioaren lagapena eta 700 euroko dirulaguntza jasoko du. Proiektuaren kalitatea eta gaitasun berritzailea eta originaltasuna hartuko dugu, besteak beste, kontuan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak