Eibarko Udalak 2014an konpondu zituen dituen mugarri historiko guztiak Club Deportivo-ko mendi taldeko kideen laguntzarekin. "Ordutik hainbat baso-lan egin dira Eibar, Soraluze, Bergara eta Elgeta herriek muga egiten duten mendi inguruetan, eta mugarriak kaltetu egin dira; batzuk lekuz aldatuta daude, eta beste batzuk lurperatuta geratu dira".
Hala, zortzi mugarri historiko berritzeko lanei ekin zien Eibarko Udalak aste hasieran, eta jakinarazi dutenez amaituta daude honezkero. Eibarrek Debagoienarekin muga egiten du eta lanok eragina izan dute Bergarako eta Elgetako sei mugarritan. Eibarko Udalak ordaindu ditu lan horiek.