Emakumeen kopurua hazten ari da ingeniaritzetan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 4a, 15:30

Emakumeak ikasleen %52 dira Mondragon Unibertsitatearen Industria Aplikatuko Ingeniaritza Fisikoko gradu berrian. Bilbao AS Fabriken estreinatu berri den graduak buelta eman dio ohiko joerari: gizonak gehiengo izatea ingeniaritza ikasketetan. Industria Aplikatuko Ingeniaritza Fisikoko graduan izena eman duten 40 ikasleetatik 21 emakumeak dira. 

Industria Aplikatuko Ingeniaritza Fisikoko gradua ez da emakume presentzia gehien duen Mondragon Unibertsitateko gradu bakarra; Industria Diseinuko Ingeniaritzan (% 56), Ingeniaritza Biomedikoan (% 61) eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan (% 53) ere emakumeak gehiagoa dira.

Baina, orokorrean, joera historikoa gailentzen da. Ingeniaritzako matrikula berrien %30 emakumeenak dira eta ikasle guztien –1.937– %29 bakarrik dira emakumeak. 

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta ikastetxeak aspalditik dabiltza lanean STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) eremuko graduetan gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoari aurre egiteko. Hainbat ekimen jarri izan dituzte martxan emakumeak erakartzeko zientzia esparruko unibertsitate-ikasketetara; izan ere, gaur egun, lau emakumetik batek aukeratzen ditu. Jarduera guztiak Mondragon ZTIM HUB proiektuaren barruan egiten dira, gaztetxoen artean zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematika sustatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak